martes, 21 de abril de 2009

altxor uhartea


1.zatia:Lehen bidaia honetan, Gulliver-en itsasontzia hondoratu eta gero, lehorrean agertu zen. Konortea berreskuratzean, gizakia baino hamabi aldiz txikiagoa zen jendearen preso ikusi zuen bere burua. Lilliput zen herria eta Blefuscu herriaren arerioa zen. Etsaitasunaren arrazoia arrautza egosiak nola kraskatu zen: liliputarrak alde estutik kraskatzearen aldekoak ziren (muturestuzaleak), eta blefuscutarrak, alde zabaletik (muturzabalzaleak).


2.zatia:Gulliver Adventure itsasontzi zaharrean bidaiatzen ari zen. Ekaitz batek bere bidetik desbideratu zuen ontzia eta uharte batera (Brobdingnag) joan behar izan zuten uraren bila. Bidaiakideek Gulliver abandonatu zuten uhartean eta nekazari batek aurkitu zuen. Brobdingnag-eko jendea gizakia baino hamabi aldiz handiagoa zen. Nekazariak bere etxea eraman zuen eta bere alabaren ardurapean utzi zuen.


3.zatia:Gulliver-en itsasontzia piratek erasotu eta gero, abandonatua izan zen uharte txiki batetik hurbil. Zorionez, uharte hegalari batek, Laputa izenekoa, erreskatatu zuen. Laputa musika eta matematiken zale sutsuen erresuma zen, baina ez zekiten nola gauzatu jakunduria hori. Aparatua deitzen zuten gailua da ordenagailu baten itxura duen zerbaiten lehen aipamena literaturan. Halaber, Laputak harriak botatzen zituen lurrazaleko hiri matxinoen (Lindalino) gainean, eta hauxe da aireko bonbardaketa gerra metodo bezala agertzen den lehen aldia.


4.zatia:
Nahiz eta etxean geratzeko asmoa izan, berriro itsasoratu zen. Bere ontzia pirata herbeheretar eta japoniarrek bahitu zuten, pirata bihurtzera behartzeko. Lehorrean abandonatu zuten eta han gizaki itsusi eta desitxuratu batzuk aurkitu zituen, biolentoak zirela uste zutenak. Geroago, zaldiekin topo egin zuen eta konturatu zen zaldiak zirela agintzen zutenak herrialde hartan. Zaldiak Houyhnhnm deitzen ziren euren hizkuntzan ("naturaren perfekzioa") eta gizaki desitxuratuak "Yahoo". Houyhnhnm-en gizartea baketsu eta ideala zen.

No hay comentarios:

Publicar un comentario