viernes, 22 de mayo de 2009

BERTSOZ BERTSO!

1·Xabier Amurizak bi puntutan honela laburbiltzen du bertsoa:
Neurriz eta errimaz
kantatzea hitza.
Era berean, Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasuaren Bat-bateko bertsolaritza liburuan, kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen den berbaldi bat bezala definitzen da. Doinua, errima eta neurria bertsoaren alderdi teknikoak baino ez dira, hala ere. "Bertsoari kalitate maila bere arrazoibidearen indarrak edo bere balio poetiko-erretorikoek emango diote".

2·Musika-tresnen laguntzarik gabe kantatzeko, bertsolariak ahots sendo eta belarri ona behar duela izan pentsa daiteke, baina Joxerra Garzia, Andoni Egaña eta Jon Sarasua adituen esanean "komunikazioaren arrakasta edo porrota ez dago bertsolariaren ahotsaren kalitatearen baitan, aukeraturiko doinuaren eta hura kantatzeko moduaren egokitasunean baizik".

3·Bertsoa puntutan zatitzen da eta puntu bakoitzak, neurriaren arabera, silaba-kopuru jakin bat izango du.

4·Hauek dira bat-bateko bertsolaritzan sarrien erabiltzen diren neurriak:
a)Zortziko handia
b)Zortziko txikia
c)Hamarreko handia

d)Hamarreko txikia

ZORTZOKO HANDIAREN ESKEMA:
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
- - - - - - - - - - 10
- - - - - - - - 8 A
ZORTZIKO TXIKIAREN ESKEMA:
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A
- - - - - - - 7
- - - - - - 6A

No hay comentarios:

Publicar un comentario