lunes, 11 de mayo de 2009

FUTBOLA




Futbola, hankarekin baloi bat gidatzen egiten den taldekako kirola da. Lurreko kirol garatuenetarikoa da, eta diru gehien mugitzen duen kirola ere, saskibaloia, 1 Formula eta Golfarekin batera.

JOKOAREN ARAUAK: Futbol partida batean 10 jokalari eta atezain batek osatutako bi taldek jokatzen dute. Baloia eskuekin hartu dezakeen bakarra atezaina da, beti ere area handiaren barruan. Jokalari batek baloia alboko marratik kanpora botatzen badu, alboko sakea egiten du aurkako taldeak, bere zelaiko ondoko marratik kanpora badoa kornerra eta beste taldearen zelaiko ondoko marratik kanpora ateko sakea.

Jokalari batek beste jokalari bati legez kanpoko sarrera bat eginez gero, arbitroak txartel horia ala gorria ateratzea dauka. Gorria ateratzen badio kaleratua izango da eta ezingo du hurrengo partida jolastu.

Orain momentuan munduko ekiporik onena Barça da, tripletea lortzeko bidean doa hau da, liga, Copa del Rey eta Championsa irabaztea. Liga irabazteko puntu 1 bakarrik behar du (berdinketa), Championsa irabazteko Manchester United futbol taldeari irabazi beharko dio Erroman, eta Copa del Rey irabazteko berriz Athletic-i irabazi beharko dio.
Hau argitaratzen dugunerako badakigu barçak tripletea irabazi duela.

1 comentario:

  1. Patxi, testua errebisatu egin behar da nirekin batera. Horretaz gain, kontatzen duzunak futbolzaleen jakinmina piztuko al du? Futbolaz gutzi dakien jendeak hori ez al du jakingo? Testu hori "sarrerarako" baliogarria da baina beste lerrokada bat gehitu beharko dituzu, esaterako liga nola dabilen kontatzen, jokalari ospetsuren bat edo talde baten ibilbidea kontatzen...bestela zuk dakizunerako horrek ez du maila!! Arantzazu

    ResponderEliminar