lunes, 15 de junio de 2009

EKONOMIA-sektorea

Ekonomia-sektoreak askotarikoak dira, baina hiru jarduera-sktore handitan bil ditzakegu; lehen sektorea, bigarren sektorean eta hirugarren sekatorean, hain zuzen ere.
·Lehen sektorean, naturatik elikagaiak eta lehengaiak lortzeko gauzatzen diren jarduerak biltzen dira; estaterako, nekazaritza, abeltzaintza, arrantza eta baso ustiapena.
·Bigarren sektorea naturatik ateratako lehengaiak produktu landu bihurtzen dituzten ekonomia-jarduerek osatzen dute; adibidez, industriak, eraikuntzak, meataritzak eta energia-iturrien ustiapenak (ura, petrolioa, gasa...)
·Hirugarren sektorean jarduera asko biltzen dira. Gainerako sektoreek ez bezala, hirugarren sektoreak ez du ondasun materialik sortzen; gizarteari zerbitzu emateaz arduratzen dira bertako jarduerak. Sektore honetan biltzen dira merkataritza, garraioa, osasuna, hezkuntza...
Eskuarki, ekonomia zenbat eta aurreratuago edo garatuago egon, orduan eta garrantzi handiagoa izaten du hirugarren sektoreak, eta txikiagoa lehenak.

No hay comentarios:

Publicar un comentario